Fekoor-ek Bizkaiko 20 turismo-proposamen irisgarri biltzen dituen gidaliburua argitaratu du mugikortasun urriko pertsonentzat

Fekoor-ek (Gutxitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) Bizkaiko 20 turismo-proposamen irisgarri biltzen dituen gidaliburua argitaratu du, mugikortasun urria duten bertoko eta kanpoko pertsonentzat.

“Bizkaia ezagutzen – Conociendo Bizkaia” izeneko gidaliburua 2020ko azken hiruhilekoan egin da, eta Fekoor-ek Bizkaian egin dituen eguneko jardueretako esperientzia jasotzen du, eta baita oraindik testatu ez diren arren, interes turistiko eta kulturala duten baliabideen azterketa ere.

Javi Cueva Fekoor-eko Aisialdi arloko arduradunak azaldu duenez, liburuxka horrek “ahalik eta esperientziarik onenaz gozatzeko aukera emango dio mugikortasun urria duen bisitariari; izan ere, ingurune horiek gure erakundeak eta gure pertsonek aztertu dituzte, eta irisgarritasunaren arloan emaitza atsegina eta positiboa lortu dute”.

Dokumentua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu da, eta informazioa banakako fitxetan egituratuta dago, 2020an aztertu diren aisialdiko ekipamendu bakoitza fitxa batean aztertuta, eta Bizkaiko eskualdeen arabera antolatuta.

Ingurune irisgarriak

Baliabide horietako bakoitzaren barruan, establezimenduari, sarbideei, barrualdeei, komunei eta bestelako datu interesgarriei buruzko azalpen laburra aurkituko dugu.

Baliabide horietako bakoitzaren barruan, establezimenduari, sarbideei, barrualdeei, komunei eta bestelako datu interesgarriei buruzko azalpen laburra aurkituko dugu.

Horrez gain, El Pobaleko Burdinola, El Karpin parkea, Pozalaguako leizea, Armañon eta Ordunte Mendiko Interpretazio Zentroa, Urdaibai Bird Center, Alluitz-Natura baserri eskola, Toki Alai-Urkiola Interpretazio Zentroa, Etxe Handien pasealekua eta Itsaslur eta Burdin Mendien bide berdeak agertzen dira.

Gida esteka honetan: https://bit.ly/3vWGacM