
19 Apr Arbolartek hirugarren postua lortu du Euskararen Ginkana lehiaketan
Fekoor-eko Arbolarte Eguneko Zentroko taldeak hirugarren postua lortu du (4.arekin berdinduta) Euskararen Ginkana lehiaketaren 7. edizioan. Ginkanaren helburua herritarren artean euskararen erabilera sustatzea da. Mariak, Lolok, Marisolek, bi Iratxek eta Karmelek hainbat probari aurre egin behar izan zieten (bideo honetan laburpena utzi dizuegu), eta hirugarren postu ohoragarria lortu zuten, guztira 58 taldek parte hartu zutela kontuan hartuta. Parte-hartzaileak oso pozik agertu ziren beste edozein lehiakideren dinamika inklusiboan parte hartu zutelako.