
12 Maiatza Eman Eskuak kalitatezko osasun-arreta eta ikerketa sustatzea aldarrikatu du
Fibromialgiaren eta Fatiga Kronikoaren Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta, Eman Eskua elkarteak elkarretaratzea egin du asteazken honetan, maiatzaren 12an, Bilboko Arriaga Plazaren aurrean, Juan Carlos Sola Fekoor-eko zuzendariarekin batera, ekitate, irisgarritasun eta kalitate printzipioetan oinarritutako osasun-arreta aldarrikatzeko, bai eta ikerketaren sustapena aldarrikatzeko ere, Emelda Murillo elkarkideak azaldu duenez.