ALCER Bizkaiak haurrentzako liburu bat argitaratu du giltzurruneko transplantea egin behar duten adingabeei laguntzeko

Giltzurruneko Gaixotasunen aurkako Elkarteak (ALCER Bizkaia) haurrentzako liburu bat argitaratu du, giltzurrun-transplantea egin behar duten adingabeei laguntzeko eta egoera horretan ez dauden pertsonek hobeto ulertzen dituztela sentitzeko.

“Nadia y su club secreto” liburua pasa den larunbatean, urriak 9, aurkeztu zuten Azkuna Zentroan, Belen Herrera ALCER Bizkaiako presidentea, Itziar Domingo elkarteko psikologoa, Toti Martinez de Lezea idazlea eta Gurutzetako Ospitaleko Transplanteen Koordinazioko eta Nefrologia Pediatrikoko Unitateko bertan direla.

Liburuak Nadiari lagun egitera gonbidatzen gaitu, giltzurruneko gaixotasuna diagnostikatzen diotenetik giltzurrun berria iritsi arte; izan ere, ALCER Bizkaiako presidenteak azaldu duenez, ez da ohikoa haurtzaroan gaixotasuna izatea, baina gaixotasuna dutenean “haserre eta triste sentitzen dira”.

Ildo horretan, Belen Herrerak adierazi duenez, liburu honen helburua da adingabeei ulertaraztea giltzurrunetako gaixotasuna zertan datzan eta “transplantea zer den”. Bai eta “Nadiarekin identifikatu ahal izatea, egoera hobeto onartzea eta prozesu horretatik igaro diren eta ‘Cumpletrasplanteen Klub Sekretuko’ kide diren adingabe gehiago daudela ulertzea” ere.

ALCER Bizkaia 1977az geroztik ari da lanean giltzurrunetako gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko. Horretarako, Gurutzetako Ospitaletik gertu ostatu-zerbitzu bat du, beren senideekin batera esperientzia hori bizi behar izan duten haurrei laguntzeko, batez ere ohiko etxebizitzetatik urrun bizi izan dutenei.

Liburua erosi nahi duten guztiek, ALCER Bizkaiaren egoitzan (Haro plaza 1, behea, Bilbo), Cámara liburudendan (Euskalduna kalea, 6, Bilbo) eta urriaren 15etik aurrera, El Corte Inglesen (Kale Nagusia 20, Bilbo) eros  dezakete, 5 euroko dohaintza eginda.