
03 Nov Fekoorrek eta Caritasek lankidetza hitzarmena sinatu dute boluntariotza egiteko
Ana Osuna Fekoorreko Proiektuen koordinatzailea eta Maria Victoria Laiseca Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko Boluntariotza arduradunak lankidetza hitzarmena sinatu dute asteazken honetan, Arbolarteko erabiltzaileek boluntario lanak egin ditzaten erakunde katolikoan.
Caritaseko arduradunak azpimarratu duenez, lankidetza horrek “aukera ematen du pertsona desberdinek gizartea hobetzen duten jardueretan parte hartzeko”. Leire Martínez Arbolarteko koordinatzaileak, berriz, gaineratu du lankidetza horrekin bere zentroaren erabiltzaileak “agente aktibo bihurtzen direla, eta horrek bere garapen pertsonala errazten duela”.