
03 Nov Irene Zottola argazkilaria tailer bat ematen hasi da Fekoorreko Arbolarte zentroan BBK ART(e)gileak proiektuaren barruan
Irene Zottola argazkilari eta gizarte-hezitzailea hiru hilabeteko tailer artistikoa ematen hasi da urrian, Arbolarten, desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako Bilboko eguneko zentroan, BBK ART(e)gileak kultur proiektuaren barruan.
FEKOORek kudeatzen duen zentroan dagoen bitartean, artistak sormen-prozesu bat burutuko du Arbolarteko erabiltzaileen parte-hartzearekin, eta ekintzara igaroko dira, obraren zati aktibo bihurtuz.
Lehen edizio honetan, proposamenak berdintasunaren gaiari buruzkoak dira, “Kultura guztiontzat berdintasunean”. Testuinguru horretan, Zottolak argazkigintzarekin “nola esperimentatu erakutsiko die, inguratzen dituen muduaren begirada aldatzeko”. Lan hori guztia erakusketa batean erakutsiko dute.
Argazkilaria BBK ART(e)gileak proiektuak antolatutako deialdi publiko batean aukeratu dute, ANTespacio elkartearekin lankidetzan, kultura gizarte-zentroetako erabiltzaileengana hurbiltzeko eta sortzaileen eta haien laguntzaileen sormena, esperimentazioa eta berrikuntza sustatzeko.
Irene Zottola gizarte-hezitzaileak egoera ahulean dauden kolektiboentzako hezkuntza-tresna gisa erabiltzen du irudia, eta sortzaile autodidakta moduan aztertzen ditu argazkigintza analogikoaren mugak, bere mundu berezia adierazteko. Natura, sexualitatea, memoria eta identitatea ageri dira bere irudi oniriko eta poetikoetan, askotan testuarekin batera.
Slow Photo taldeko ikaslea da, eta besteak beste Bartzelona, Madril eta Marokoko azoka eta jaialdietan erakutsi du bere lana. 2019an, Argazkilaritza Garaikideko Zentroko Autore-argazkigintzari buruzko masterreko beka irabazi zuen, eta, urtebete geroago, Acción por el Arte plataformaren bosgarren edizioan parte hartu zuen, baita Bilboko Berreginen Museoko “20 gorputz 20 artista” erakusketa kolektiboan ere.
Gainera, Madrilgo Erkidegoak antolatutako Argazki Lehiaketaren V. edizioa irabazi du eta Ediciones Anómalas argitaletxearekin lehen argazki-liburua argitaratu du: Ícaro.