BENE elkarteak elkarretaratzea egin du Bilbon Gaixotasun Neuromuskularren Eguna dela eta

Bizkaiko Gaixotasun Neuromuskularren Elkarteak (BENE) elkarretaratzea egin zuen astelehen honetan, azaroaren 15ean, Bilboko Areatzan, Gaixotasun Neuromuskularren Eguna ospatzeko eta 150 patologia baino gehiago ikusarazteko.

BENEk, Estatuko ASEM Federazioarekin batera, ‘Capaces15N’ kanpaina jarri du abian azaroan, kolektiboaren gizarteratzea sustatzeko eta gizartea kontzientziatzeko, “gaixotasun neuromuskular batekin bizitzeak ez zaituela desberdin egiten uler dezan, baizik eta beste edozein pertsona bezain gai zarela zure bizitza baldintza berdinetan garatzeko, bidaiatzeko, familia bat edo lan bat izateko”.

Hala azaldu du Marcelino Fernandez BENEko presidenteak, eta gaixotasun neuromuskularra duten pertsonek “orain inoiz baino gehiago konpromiso politiko eta soziala” behar dutela esan du, “gai izaten jarraitzen dugula erakutsi ahal izateko, pandemia garaian gure eskubideak eta beharrak bigarren mailan geratu ondoren”. Zehazki, elkarteak eskatzen du errehabilitazio-terapiak Estatuko Osasun Sistemaren barruan egotea, autonomia-erkidego guztietan modu integralean eta jarraituan eskuratu ahal izateko, baieta gaixotasun neuromuskularren ikerketa biomedikoa sustatzea eta patologia horiek sendatzeko bidean aurrera egitea ere, besteak beste.