Elkarteanek gidaliburu bat argitaratu du, bizimodu independenteari buruz informazio erabilgarria emateko desgaitasuna duten pertsonei

Elkartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzaileak “Bizimodu Independentea. Non, nola eta norekin bizi erabakitzeko baliabideak eta alternatibak “.

Dokumentu honen bidez, Elkarteanek informazio erabilgarria ematen du Euskadin desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea lortzeko eskura ditzaketen laguntza, baliabide eta prestazioei buruz. Gainera, gure kolektiboa orientatzen eta aholkatzen duten profesionalentzako tresna “erabilgarria” ere bada.

Gidaliburuak azaltzen duenez, modu independentean bizitzeak berekin dakar etxebizitza duina, egokia eta irisgarria izatea, laguntza pertsonala izatea, zerbitzu eta laguntza eskaintza zabala izatea eta behar beste baliabide ekonomiko izatea.

Rosa Ugalde elkarteko bozeramailearen arabera, “Euskadi ez dago eskubide hori bermatzetik urrun, eta, beraz, Elkarteanek lanean jarraituko du eskubide hori lortzeko aurrerapauso berriak eman daitezen”.

Gidaliburua Elkarteanen webguneetan (www.elkartean.org) eta Eginaren Eginez (www.eginez.org), Elkartu (www.elkartu.org) eta Fekoor (www.fekoor.com) lurralde-erakundeetan deskargatu eta kontsulta daiteke.