
16 Feb Fekoorrek aplikazio bat ezarri du Etxegokin, desgaitasuna duten pertsonek inguruak kontrolatzeko
Fekoorrek (Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) aplikazio bat ezarri du Etxegoki laguntzadun apartamentuetan, talde profesionalak eta bertan bizi direnek (guztiak aniztasun funtzionala edo mendekotasuna duten pertsonak) inguruak kontrola ditzaten.
Aplikazioa BJ Adaptaciones eta Adomn-Erreka enpresek garatu dute, Fekoorrekin batera. Aplikazioaren helburua da laguntza-teknologiaren erabilera eta gozamena hobetzea, bizi-kalitatea hobetu, autonomia handiagoa eskuratu eta bizimodu independenterako eredua sustatzeko.
Aplikazio pertsonalizagarri honekin, Etxegokin bizi diren pertsonek apartamentuko edozein gailu kontrola dezakete telefono mugikorretik edo Android tabletatik.
Horrela, infragorri bidez ikasteko sistemari esker, telebista, cd irakurgailua edo aire girotua piztu eta itzaltzen dute. Osagarri egokiekin, gainera, ateak, leihoak, oheak, sabaiko garabiak, mahaiak eta alarmak kontrola ditzakete.
COVID-19 kutsatzea minimizatzea
Iratxe Herranz Fekoorreko bozeramaileak nabarmendu duenez, sistema domotiko honi esker, teknologia pertsonen osasunaren eta autonomiaren zerbitzura jarri da, eta askatasun handiagoa eman die beren bizi-proiektua garatzeko orduan; izan ere, eraikin osotik mugitzeko aukera ematen du, eta ingurunea egokitzen du, espazio seguruak sortzeko; horri esker, COVID-19a kutsatzeko arriskua minimizatu da.
Tresna hori erabiltzeaz gain, Etxegokiko bizilagunek Deustuko Unibertsitatearen eta Txorierri Politeknikoaren proiektuetan parte hartzen dute. Proiektu horien bidez, ikasleek pertsonen autonomia hobetu dute, besteak beste gailu hauek eginez: erorikoak antzemateko gailua, altzariak motorizatzeko