TABU ANTZERKI TALDE INKLUSIBOAK BILBON ESTREINATUKO DU BIHAR “A MORIR POR LA SILLA DE RUEDAS” ANTZEZLANA

Tabú antzerki talde inklusiboak, Fekoorren (Gutxitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea) laguntzarekin, bihar, otsailaren 23an, estreinatuko du “A morir por la silla de ruedas” antzezlana Bilboko Bidarte auzo-etxean. Izan ere, iaz bertan behera geratu zen maskararekin antzeztu behar zutelako.

Lehen emanaldi hau Fekoorreko bazkide diren eta antzerki taldearekin lankidetzan aritzen diren pertsonei bakarrik zuzenduta egongo da.

Hurrengo eginkizunak martxoaren 3an eta maiatzaren 12an izango dira, Otxarkoagako eta Errekaldeko gizarte-etxeetan, hurrenez hurren, 19: 00etatik aurrera eta Bilboko Zirkuitua ekimenaren barruan.

“A morir por la silla de ruedas” antzezlan laburra da, 25 minutukoa, eta Cleo youtuber argentinarrak (Adriana Perez) bere kanalean eta sare sozialetan ahalik eta like gehien lortzeko duen obsesioa kontatzen du, bere programako parte-hartzaileak arriskuan jartzeraino.

Antzezle-zerrenda

Horrez gain, Borja Manu (Rubén Mateos) instagramerrak ere parte hartzen du. Instagramer horrek bere “Rodando voy quemando rueda” argitalpenean jarraitzaileekin partekatzen ditu bizitako arrisku-egoeretan izandako esperientziak; besteak beste, “A que no S.O.S. capaz?” lehiaketaren hainbat ediziotan parte hartu izana.

Bestalde, Arantxa (Olga Izquierdo edo Raúl Moreno, pertsonaia Antxon bada) hezkuntza inklusiboarekin obsesionatuta dagoen twitterra da, eta semearentzako gurpil-aulki bat lortzeko edozer gauza egiteko gai da, baita Cleoren muturreko lehiaketan parte hartzeko gai ere.

Tabu taldea 2016an sortu zen, Fekoorren barruan, gizartearekiko komunikazio- eta konexio-estrategia berriak erabiltzeko helburuarekin, desgaitasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen gizarteratze-arazoak ikusarazteko.

“A morir por la silla de ruedas”  Bilboko Deustu auzoko Bidarte auzo-etxean estreinatuko da otsailaren 23an, 12: 00etan, eta Fekoorreko bazkideei zuzenduta egongo da. Sarrera doakoa da eta 50 lagunentzako lekua egongo da.