
04 Apr Fekoorrek azoka artistikoa antolatu du apirilaren 5ean Deustuko Sancho Azpeitiako egoitzaren aurrean
Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak (Fekoor) azoka artistiko solidarioa antolatuko du asteartean, apirilak 5, Bilboko Deustu auzoko Sancho Azpeitiako egoitzaren aurrean.
Nahi duenak sormen-tailerren erabiltzaileek egindako koadro eta zeramikak erosi ahal izango ditu, La Palmako sumendiak kaltetutako pertsonentzako borondatezko ekarpen baten truke.
Lanak Sancho Azpeitiako egoitzaren aurrean dagoen plazan egongo dira ikusgai, 11:00etatik 13:00etara.
Merkatu artistikoa iaz sortu zuten tailerretako ikasleek, eta harrera ona izan zuenez, aurten, berriz antolatu dugu bigarren aldiz.