FEKOOR OPORRAK 2022 VALENTZIA ETA FUENGIROLA

Fekoorrek 2022an martxan jarriko dituen bi bidaietako bat eskatzeko epea hasi da. FEKOORen Aisialdi programak Valentzia (uztailaren 10etik 17ra) eta Fuengirola (irailaren 17tik 24ra) aukeratu ditu oraingo honetan. Fekoorrek 20 urte baino gehiago daramatza bidaiak antolatzen, pertsona guztiok turismo-eskaintzaz gozatzeko aukera izan dezagun, kalitatezko aisialdi irisgarria eta inklusiboa oinarritzat hartuta. Bidaia horietan izena emateko epea maiatzaren 10ean amaituko da.

 

IZENA EMATEKO ESKABIDEA eta baldintzak deskargatzeko, SAKATU HEMEN.

 

Valentzia: uztailaren 10etik 17ra. IKUSI PROGRAMA HEMEN – Prezioak: 480 €/ pertsonako gela bikoitzean eta 720 €/ pertsonako banako gelan. Bidaia autobusez egingo da.

Fuengirola (Malaga): irailaren 17tik 24ra. IKUSI PROGRAMA HEMEN – Prezioak: 500 €/ pertsonako gela bikoitzean eta 700 €/ pertsonako banako gelan. Bidaia hegazkinez egingo da.

 

Oporretako programa honetan erabiltzen ditugun hautaketa-irizpideak ezagutu nahi badituzu, SAKATU HEMEN

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi aisialdia@fekoor.com edo ocio1 @fekoor.com helbide elektronikoetara, edo deitu 94.405.17.80 telefono zenbakira.

 

NORENTZAKO DA

 

Bidaiak Bizkaian bizi diren 16 urtetik gorako FEKOOReko bazkideentzako dira, % 33ko desgaitasun fisikoa edo organikoa edo handiagoa egiaztatzen badute. Lekuak esleitzerakoan, desgaitasun handiena duten pertsonek eta mugitzeko zailtasuna duten pertsonek izango dute lehentasuna, eta baita FEKOORekin inoiz bidaiatu ez dutenek ere.

Gurpil-aulkia erabiltzen dutenek, beste pertsona batekin bidaiatu beharko dute. Laguntza tekniko hau erabiltzen ez dutenek beste norbaitekin bidaiatu nahi badute, beharrizana justifikatu beharko dute. Aulki elektrikoen kupo mugatua dago, eta Valentziako bidaian handiagoa izango da, joan-etorria autobusez egiten baita.

 

Bidaia guztietan honako hau sartuko da barnean: hotel irisgarria, mantenu osoa, gela bikoitz partekatua edo banakoa, garraio egokitua, txangoak turismo-gidariarekin, 2 pertsona (koordinatzaile bat eta agentziako bat) eta bidaia-asegurua.

 

IZENA EMATEKO EPEA

 

Maiatzaren 10era arte. Eskabideak eskuz eman edo postaz edo posta elektronikoz bidali honako helbide hauetara: Sancho Azpeitia 2, beheko solairua – 48014 Bilbo – ocio@fekoor.com – ocio1@fekoor.com

 

ORDAINKETAK ETA EZEZTAPENAK

 

Ordaintzeko 7 egun naturaleko epea emango da plazaren berrespena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita. Banku-transferentzia egin beharko da BBK-ko kontu honetara: ES25  2095 – 0113 – 10 – 9105320568 aukeratutako helmuga eta pertsonaren izena adierazita. Nahitaezkoa izango da ordainagiria gure bulegoetara bidaltzea. 

 

AISIALDIARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA WHATSAPP BIDEZ JASO NAHI DUZU?

 

Antolatzen ditugun aisialdiko jarduerei buruzko informazio pertsonalizatua, azkarra eta zuzena jaso nahi baduzu (bidaiak, txangoak, asteburuko ihesaldiak, kirola, kultur jarduerak, eta abar), WhatsAppeko talde bat osatu dugu, eta bertan jarriko dugu informazio garrantzitsu guztia beste inon baino lehen. Talde honetako kide izan nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat ocio1 @fekoor.com helbidera edo WhatsApp bat 688667446 zenbakira, zure izena adierazita, eta eskatu taldean sartzeko.