FEKOORREK 71 PERTSONARI LORTU DIE LANA URTEKO LEHEN SEIHILEKOAN, AURREKO URTEAN BAINO % 29,1 GEHIAGORI

Fekoorreko Laneko Orientazio eta Bitartekaritza Zerbitzuak 71 pertsona (29 gizon eta 42 emakume) laneratzea lortu du aurtengo urtarriletik ekainera, aurreko urteko aldi berean baino % 29,1 gehiago, urte horretan 55 pertsonarentzako lana lortu baitzuen.

Erreformarekin desgaitasuna duten pertsonentzako kontratu motak aldatu ez diren arren, sei hilabete hauetan 21 kontratazio mugagabe lortu dira (12 emakumeentzat eta 9 gizonentzat), aurreko urtean baino 14 kontratazio gehiago.

Erakundeko enplegu-teknikariek, Maitane Bergarak eta Silvia Fernández de las Herasek, egiaztatu dute kontratazio mugagabeen gehikuntza hori lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko Errege Lege Dekretu berriaren ondorio dela.

Fekoorren lan-poltsan 2.769 pertsona daude izena emanda (1.746 gizon eta 1.023 emakume), 2022an 97 enpresarekin jarri da harremanetan eta 68 lan-eskaintza kudeatu ditu.

Hauek izan dira gehien eskatu diren lanpostuen profilak: hainbat espezialitatetako administrazioko langileak, profil sozialak, gidariak, industriako langileak, garbiketako eta zerbitzu osagarrietako langileak.