
06 Oct Fekoorrek neurriak eskatu dizkio Bilboko Udalari mugikortasun urriko pertsonei taxiaren erabilera errazteko
Fekoorreko ordezkaritza bat Bilboko Udaleko Jasangarritasun eta Mugikortasun Arloko kideekin bildu da ostegun honetan, Álvaro Pérez zinegotzi-ondokoa buru zutela, mugikortasun murriztua duten pertsonei taxien erabilera errazteko neurriak har ditzatela eskatzeko.
Zehazki, Fekoorrek eskatu du Udalak ibilgailuen egokitzapena sustatzea desgaitasuna duten pertsonak garraiatzeko, eta bonuak ematea kolektibo horrentzako bidaien zenbatekoa murrizteko; izan ere, askotan garraiobide hori da beste leku batzuetara joateko modu bakarra, eta dirulaguntzarik jaso ezean, oso garestia da haien ekonomiarentzat.
Fekoorren aldetik, Irisgarritasun arduraduna, Aitor Esturo, Marisa Castro eta Iñaki Mentxaka Batzordeko kideak eta Guillermo Treku aholkulari juridikoa izan dira bileran.
App taxia
Udalaren aldetik, Álvaro Pérez zinegotzi-ondokoa, Ignacio Alday Iraunkortasun eta Mugikortasun Saileko zuzendaria eta Belén Villegas garraio-teknikaria izan dira.
Eskaera horiez gain, taxia eskatzeko telefono mugikorrerako aplikazio bat ere ezarri dute bi aldeek Bizkaiko hiriburuan. Aipatutako appak ibilgailua jasotzeko lekura iristeko edo lasterketaren kostu ekonomikoa muntatu aurretik jakiteko aurreikusitako denbora gehituko du, helmuga aldez aurretik zehazten denean.
Fekoorrek uste du aplikazio hori “egokia” dela, “betiere zerbitzua inklusiboa bada eta taxi arrunt baten baldintza berberetan egiten bada”.
Bestalde, Iraunkortasun eta Mugikortasun Arloak “aintzat hartu” ditu Bizkaiko Desgaitasun Federazioaren proposamenak eta esperientziak, eta “neurriak hartzeko” konpromisoa hartu du.