
25 Nov Elkartean elkarteak indarkeriari aurre egiten dioten desgaitasuna duten emakumeen esku-hartzea hobetzea eskatu du
Elkarteanek (EAEko Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Konfederazio Koordinatzailea), azaroaren 25a, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, instituzioek indarkeria matxista jasaten duten gure kolektiboko emakumeei zuzendutako esku-hartzea hobetzeko lan egin dezatela eskatu du.
Erakunde honek adierazi duenez, “sistema ez dago prestatuta kalitatezko arreta emateko” indarkeria matxistak eragindako egoerak jasaten dituzten desgaitasun fisikoa duten emakumeei.
Besteak beste, nabarmentzekoa da profesionalek ez dutela beharrezko informazio eta prestakuntzarik egoera horiek hauteman, emakumeari laguntza eskaini eta egoerak konpontzeko.
Gainera, kolektiboko emakumeok, jasaten ditugun indarkeria-moduak salatu nahi ditugu, besteak beste, indarkeria pasiboa edo zaintzarik eza, eta bizi garen edo joaten garen erakundeetan gertatzen dena.
Horrez gain, gure kontakizunari sinesgarritasun txikiagoa ematen zaio tratu txarrak adierazteko zailtasun handiagoa dugulako.
Aldarrikapenak
Horregatik, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, duintasunaren, askatasunaren, aukera-berdintasunaren eta eskubide-berdintasunaren printzipioetan oinarritutako arreta eskatzen dugu.
Era berean, arreta hori ekitatean oinarritutakoa izatea eskatzen dugu, erabakiak hartzean parte-hartze aktiboa izan nahi dugu, “gure autodeterminazioa errespetatuz eta prozesuaren fase bakoitzean bakoitzak behar ditugun laguntzak eskuratzeko erraztasunak emanez, modu jarraituan, koordinatuan eta gure egoerara etengabe egokituta”.
Izan ere, Elkarteanek informazio-liburuxka bat argitaratu du indarkeria matxistak eragindako egoerak identifikatzen laguntzeko, bai eta gida bat ere, gure kolektiboak eta arretaren arloan lan egiten duten profesionalek abusu-kasuak hauteman ditzaten eta neurri egokiak har ditzaten.