FEKOORREK ABENDUAREN 2TIK 4RA GURPIL-AULKIKO PADELEKO VI. OPEN NAZIONALA ANTOLATU DU ZAMUDION

FEKOOR, Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak, gurpil-aulkiko Padeleko VI. Open Nazional Federatua egingo du datorren asteburuan, Zamudion (Bizkaia).

FEDDFren (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Kirolaren Espainiako Federazioa) denboraldiko egutegi ofizialeko lehiaketa da, eta Euskadin egiten den Espainiako Kopako proba bakarra da.

Txapelketa abenduaren 2tik 4ra bitartean egingo da Zamudioko Padel Bizkaia Klubean. Klubak pista eta instalazio egokituak ditu.

Izena eman duten 16 bikoteen artean, sailkapeneko palarik onenetako batzuk daude, hala nola Edorta de Anta eta Christopher Triviño (lehen tokian daude), Álvaro Garmilla eta Luis Peinado, baita Aitor Elorduy eta Juanan López etxekoak ere. Guztiak egungo sailkapeneko lehenengo 10 postuetan daude.

FEKOOR taldea

Padeleko egokituko Fekoor taldea 6 jokalarik osatuko dute. Jokalari gehienak, gainera, Euskal Padel Selekzioko kide dira: Aitor Elorduy, Juanan López, Andoni Velasco, Toni Guillén, Josu Lezama eta Porfi Hernández.

Gurpil-aulkiko padeleko gure kirolariek osatzen duten taldeak ibilbide bikaina egin du, eta batez ere azken urteetan finkatzen ari den kirol-diziplina izan arren, gure ordezkariek kirol-arrakasta handiak lortu dituzte hasieratik.

Gurpil-aulkiko padelak ohiko padelaren arau berberak ditu funtsean, baina pilota palarekin jo aurretik bi bote daude baimenduta. Diziplina inklusibo hau gorantz doa, gero eta zale gehiago ditu eta osasunari onura asko dakarzkio.