Fekoorrek txalotu egin du geralekuetan aparkatutako ibilgailuak salatzeko Bilbobusek hartu duen erabakia

Fekoorrrek (Bizkaiko Desgaitasun Fisiko eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) txalotu egiten du Bilbobusek bere geralekuetan aparkatutako ibilbailuak salatzeko hartutako erabakia, eta uste du Lurralde Historikoko “udalerri guztietara zabaldu beharko litzatekeen neurri egokia dela”.

Gizarte-erakundearen ustez, autobús-errietan geratzeagatik edo aparkatzeagatik 200 euro ordaindu behar izateak disuasio-efectuak eragiten du, eta, horren ondorioz,

“eratiltzaileen irisgarritasuna hobetuko da, batez ere, mugikortasun murriztua dutenena, eta erabiltzaileei ez zaie oztoporik saihestu beharko, ez eta arrapalara iristeko lekua garbitzeko beharrik ere”.

Fekoorrek “urteak daramatza honelako ekimenak herritar guztien onerako eta, bereziki, mugikortasun murriztua duten pertsonen onerako hartzea aldarrikatzen”, eta, beraz, “gizarte irisgarri eta integratzaileago baterantz Aurrera egiteko egiten diren jarduera guztiak, ongi etorriak izan daitezela”.

Ildo horretatik, uste du “aurrerapauso nabarmena ekarriko lukeela Bizkaiko gainerako udalerriek neurri hauek edo antzekoak hartuko lituzketen mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko”.