Fekoorrek Bizkaian egingo diren Ondarearen Europako XXII. Jardunaldietan parte hartuko du, Deustuko Erriberatik ibilaldia eginez

Fekoor Gutxitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak, Bizkaian egingo diren Ondarearen Europako XXII. Jardunaldietan parte hartuko du aurten ere, Zorrotzaurreko Erriberan ibilaldi gidatua antolatuz. Bisitak urriaren 14an eta 21ean egingo dira.

Fekoorrek antolatutako jarduera Bizkaiko Foru Aldundiak “Ondarea bizirik” lelopean 70 udalerritan antolatutako 150 jarduera baino gehiagoren parte da, Lurraldeko ondare immaterialari balioa emateko.

Zehazki, tradizioei, ahozko adierazpenei, sinesmenei, jaiei, sukaldaritza-arteei, erritualei, lanbideei, artisau-teknikei, dantzei, musikari eta jolasei lotutako kultura-ondarea goraipatuko da. Gainera, Bizkaiak  ondare immateriala babesteko Unescoren legearen 20. urteurrenaren ospakizunean parte hartuko du.

Testuinguru horretan, Fekoorrek ibilbide bat diseinatu du Deustuko Erribera auzoan zehar. Bertan, inguru horretan bizi izan ziren adineko pertsonen testigantzak entzun ahal izango dira (audioak), eta paisaia, bizitza soziala eta enpresak nolakoak ziren azalduko dute.

Erabat eraldatuko den ingurunea izango denez, testigantzak eta informazioaren transmisioa  ondare immateriala izango da.

Bi bisitak 11:00etan izango dira, urriaren 14an euskaraz eta 21ean gaztelaniaz. Hitzordua hartzeko, WhatsApp bat bidali behar da 691 289 314 telefonora, izen-abizenak, ibilbidea egin nahi den eguna, laguntzailerik eramango den eta arreta berezirik behar den adieraziz.

Ibilbidea hiru kilometrokoa da (joan-etorria), erdiirisgarria da eta IMQn hasten da, Azkunaren estatuatik hasi eta gutxi gorabehera Digipen enpresaraino. Zamaketari kale berritik eta Deustuko Erribera kaletik egingo da ibilbidea. Zeinu-hizkuntzaren interpretea egongo da, eta baita itsuentzako erliebezko irudiak edo mapa ere.