Elkartean violencia mujer discapacidad

elkartean manifestua, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta

ELKARTEAN (Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea) desgaitasun fisikoa duten herritarrak ordezkatzeko, defendatzeko eta erreibindikatzeko plataforma gisa, azaroaren 25eko Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, indarkeria matxistari aurre egitearen ondorioz emakumeengan sortutako desgaitasuna agerian utzi nahi dugu.

Gaur egun, emakume askok edozein indarkeria matxistari aurre egitearen ondorioz izaten dituzten ezintasunak eta ondorioak ikusezinagoak dira, desgaitasun bat dugun emakumeok bizi dugun indarkeria baino.

Ondorio fisikoak ez ezik, ondorio psikologikoak, emozionalak eta afektiboak ere baditu, eta, ondorioz, emakumeak ahultasun handiagoko egoeran geratzen dira. Fibromialgia, min kronikoa, eta hernia diskala bezalako gaixotasunak sortuz. Indarkeria matxista horrek desgaitasun fisikoa (bizkarreko muineko lesioa edo bestelakoak)eta adimen-desgaitasuna eragin dezake.

Guzti honengatik, honako hau aldarrikatzen dugu:

  • Desgaitasuna dugun eta indarkeria matxistari aurre egiten diogun,emakumeon errealitatea eta gure beharrak Agenda politikoetan jartzea.
  • Indarkeria matxistaren ondorioz sortutako desgaitasuna ikusaraztea.
  • Jada desgaitasun bat duten emakumeak indarkeria gertakari errepikatuei aurre egiteagatik haien desgaitasuna larriagotzen dela ikusten duten emakumeak ikusaraztea
  • Indarkeria matxistari aurre egin diogun emakumeon desgaitasuna aitortzeko izapideak bizkortzea, errealitate horretatik atera ahal izateko baliabideak eskuratzeko.
  • Desgaitasuna duten emakumeen indarkeria, eta indarkeria matxistaren ondorioz sortutako desgaitasuna, komunikabideetan ikusaraztea gizartea kontzientziatu eta errealitate horietara hurbiltzeko.
  • Errealitate horiek estatistiketan, azterlanetan, protokoloetan etab… sartzea.
  • Arlo horretan prestakuntza zabalagoa ematea, desgaitasuna duten emakumeei arreta integrala eta zehatza eman ahal izateko.
  • Eskura dauden zerbitzu, baliabide eta laguntzak irisgarriak izatea emakumeek non, nola eta norekin bizi nahi duten askatasunez aukeratzeko aukera izan dezaten, bizitza-sistema espezifiko baten arabera bizitzera behartuta egon gabe.