Acampaña de la Plataforma 10 Giza Eskubideak

BILBOKO GIZA ESKUBIDEAK 10 PLATAFORMAREN KANPALDIA, “ETXEBIZITZA, ESKUBIDE URRATUA” LEloPEAN

Abenduaren 10ean, Bilboko giza eskubideen egunean, 10. Giza Eskubideak Plataforma osatzen dugun Bilboko elkarte eta taldeek (Fekoor partaide da) salatu genuen, Bizkaiko hiriburuko Emakumeen Plazan kanpaldi sinboliko baten bidez, administrazio publikoek ez dutela etxebizitza izateko eskubidea babesten ez bermatzen

Gaur egun, etxebizitzarako sarbidea arazo-sozial larria da. Milaka pertsonek ez dute eskubide hori bermatuta, are gitxiago ere gizarte-bazterkerian aurkitzen diren pertsonek (lan-baldintza kaskarrak dituzten pertsonak, pentsiodunak, pertsona migranteak, gazteak, familia monoparentalak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak).

Gure kaleetan bizi diren pertsonen egoera larria salatzen dugu gaur. Izan ere, pertsona hauek ezin dira 3 egun baino gehiago egon gure herrialdeko ostatuetan. Gainera, gizarteratzerako-politika errealak ez dira existitzen eta kalean bizi diren pertsona hauek, lo egiten duten lekuetatik kaleratzen dituzte, babesgabetasun eta tratu-txarreko egoerak pairatuz.

Pertsona migranteek, prestazio-sozialen bat kobratzen duten pertsonek eta familia monoparentalek alokairuen inguruan duten egoera latza salatzen dugu, batez ere. Alokairu bat lortzeko baldintzak, nomina bat izatea eta hiru hilabetetako fiantza bat ematea baitira.

Onartezina ere badira, askotan jabeen abusu-jarrerak: erroldak zalduz, erroldarik gabeko logelak alokatuz, baldintza ezegokiko logelak eskainiz etb.

Gaur, desgaitasunen bat duten pertsonen egoera salatzen dugu ere bai. Izan ere, benetako desberdin bat dago etxebizitzarako sarbideaz hitz egiten dugunean. Pertsona hauen beharrizanei egokitutako etxebizitzak gitxiago dira, egokitzapenak egiteko diru-laguntzak murriztuak dira, baita egunerokotasunean bizitza autonomorako behar diren laguntza-teknikoak ere.

Testuinguru honetan, urriaren 25ean, Etxebizitza Legean argitaratutako Dekretuaren arabera, egoerak okerrerantz besterik ez du egiten. Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak murriztu egiten ditu. Konkretuki, Etxebizitzarako prestazio osagarria eta Gizarte-Larrialdietarako Laguntza desagertuko dira; alokairurako diru-laguntza bakarra mantenduz: Etxebizitzako Prestazio Ekonomikoa. Prestazioa lortzeko baldintzak zailagoak dira orain, izan ere, lehen gertatzen ez zen moduan, Etxebiden 3 urteko harpidetza eskatzen da.

EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

  • Bilboko merkatu librean, etxebizitzen metro karratuaren prezioaren batez-besteko, aurtengo abuztuan, 2.643 eurokoa zen, %6,3 handitu da, pasadan urtearekin konparatuz.
  • Aurten, alokairuaren batez-bestekoa, Bilbon, 800 eurokoa da. Iazkoa baino %9 gehiago.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko familien soldaten %75a etxebizitzaren ordainketara bideratzen da. Europan, batez-beste %19a bideratzen den bitartean.
  • Bilbon 9.141 etxebizitza hutsik daude.
  • Bilbon, 225 plaza daude aterpetxetarako eta exigentzia-baxuko zentroetarako. Hauek %100ko okupazioa dute eta 500 pertsona inguru, kale gorrian lo egitera behartuta daude, baliabide eskasiagatik.
  • 2020.urtetik hona, 9 pertsona hil dira Bilboko kaleetan. Bizkaian, 15 pertsona.
  • Iaz, Bizkaian, 240 familiek utzarazpen-prozesuak bizi zituzten. Haien %90a alokairua zuten.

EGOERA HONEN AURREAN ZERA ALDARRIKATZEN DUGU:

  • Etxebizitza eskubide bat da, beraz, merkatutik kanpo geratu beharko litzateke. Instituzioen politikak beraz, eskubide hau bermatzeaz arduratu behar dira behingoz.
  •  
  • Instituzioek eskuragarria den alokairu bat eskaini behar dute, soldaten %20 baino gehiago ez dena.
  •  
  • Etxebizitza hutsen egoera jasanezina da, beraz, hau kontrolatzen eta kudeatzen duen sistema bat behar dugu, etxebizitza publikoen alde.
  •  
  • Etxebizitzen prezioetan esku-hartzea eskatzen dugu, bai salmenten bai alokairuen prezioetan. Etxebizitza eskubide bermatu bat izan dadin.
  • Baliabide gehiago sortu behar dira, kale gorrian bizi diren pertsonen egoerak eta haien eskubideen urraketa ekiditzeko.
  • Dibertsitate funtzionala duten pertsonek, non, zelan eta norekin bizitzeko aukera eduki behar dute, instituzionalizatutako zentroetan bizitzera behartuta egon beharrean. Era berean, haien etxeetan geratzeko eskubidea izan behar dute, beharrezko euskarriekin eta haien komunitatearen parte izaten jarraituz. Horregaitik, etxebizitza inklusibo eta eskuragarriak eskatzen ditugu.