Elkarteanek desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen hezkuntza inklusiborako eskubidea aldarrikatu du

ELKARTEAN-ek (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Euskadiko Elkarte Koordinatzailea), martxoaren 8a,( Emakumearen Nazioarteko Eguna) dela eta, manifestu bat egin du desgaitasun fisikoa eta organikoa duten emakumeen hezkuntza inklusiborako eskubidea aldarrikatzeko.

Elkarteanek bere idatzian zehaztu duenez, EINen datuen arabera, desgaitasuna duten emakumeen % 5,6 analfabetoak dira, eta aldiz % 0,5 desgaitasunik ez duten emakumeen kasuan; % 20,2k lehen mailako ikasketak ditu, eta % 8k ez; % 55,9k bigarren mailako ikasketak ditu, eta % aldiz 54,6k desgaitasunik ez duten emakumeen kasuan ; % 18,3k goi-mailako ikasketak ditu, eta % aldiz 36,9k desgaitasunik ez duten emakumeen kasuan.

Nahiz eta 16 urtera arteko pertsona guztientzako hezkuntza bermatu, desgaitasuna duten ikasleei derrigorrezko hezkuntza amaitzean “hezkuntza-ibilbide espezifiko bat mantentzera behartzen zaie, non jasotzen dugun orientazioa baliabide espezializatuetako ibilbideetara mugatzen den, lehentasunezko helburutzat enplegu babestua izanik”, elkarteak salatu duenez.

Gainera, ohiko hezkuntza-ibilbidearekin jarraituz gero, “gizarte honen kultura-kalteak gailentzen dira, joera eta estereotipo sexistagatik normalean feminizatutako lanbideetan soilik trebatu gaitezkeela uste baitu”, Elkarteanek zehazten duenaren arabera.

Zaintzaren rol tradizionalak

Horri gehitu behar zaio “laguntza gutxiago eta beharrezko baliabide pertsonal, instrumental eta teknikoen irisgarritasun eta egokigarritasun falta”.

Bi errealitate horien ondorioz, desgaitasuna dugun emakumeok “ezin izango dugu prestakuntza jaso, ezta enplegu duin eta inklusibo bat izan ahalegin guztiak zaintzaren rol tradizionalak guri esleitzera bideratzen direlako, eta ukatu egiten digute bizitza independentea izateko eta gure komunitatean gainerako pertsonen aukera-berdintasunean parte hartzeko eskubidea”.

Guzti horrengatik Elkarteanek kolektibo honi hezkuntza inklusiboa izateko eskubidea bermatzea aldarrikatzen du eskaintza zein ingurune irisgarri batekin eta nola ez beharrezkoa diren baliabide eta laguntzekin.

Baita ere eskatzen du, ingurune ireki, inklusibo, hautatu eta irisgarrietan lan egiteko eskubidea ziurtatzea, ekintzak implementatzea ahalduntzea eta beraien etorkizunaz erabakitzeko eskubidea sustatzeko; hau non nola eta norekin bizi. Horretaz gain, gizartean modu eraginkorrean parte hartzea ziurtatzea, bere bizitzako protagonista eta eragile aktiboa izanik.

Lexuri Badiola, Elkartean elkarteko koordinatzailearen adierazpenak