Fekoorrek Europako bost herrialdetako desgaitasun-arloko erakundeen nazioz gaindiko lehen topaketa egingo du asteazken honetan Bilbon. Erakunde horiek landa-eremuetan bizi diren desgaitasuna duten pertsonei arreta ematen dieten gizarte-arloko profesionalentzako prestakuntza-programa integral eta berritzaile bat sortuko dute EBko funtsekin. Bilera egun osoan zehar egingo da Bidarte zentro zibikoan,...

Desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailearen (Fekoor) Batzar Nagusiak, gure erakundeko erabaki-organo gorenak, 2021-2023 aldirako esparru estrategikoa onartu du. Juan Carlos Sola zuzendariak esan duenez, “Fekoorrek apustu garbia egin du desgaitasuna duten Bizkaiko pertsonen bizimodu independentearen kultura gizartean zabaltzeko, Fekoor erreferentea baita...

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak lagunduta, Sareen Sareak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Eguna dela-eta antolatu duen ekitaldian izan da; eta bertan, Hirugarren Sektore Sozialak “berdinen gizartea, gizarte justuagoa" eraikitzeko egindako lana eskertu du. Ekitaldi horrek, 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea indarrean sartu...