
- This event has passed.
FEKOORREK SORMEN TAILERREN HIRUGARREN MERKATUA ANTOLATUKO DU ABENDUAREN 20AN BILBON
20 de Abendua de 2022 @ 11:00 - 13:00

Fekoor hirugarren merkatu artistikoa antolatuko du datorren asteartean, abenduak 20, erakundeak Bilboko Deustu auzoko Sancho Azpeitia kalean duen egoitzaren aurrean.
Nahi duenak sormen-tailerren erabiltzaileek egindako koadroak eta zeramika-lanak erosi ahal izango ditu, borondatezko ekarpen baten truke. Bildutako dirua material berriak erosteko erabiliko da.
Lanak ikusgai egongo dira Sancho Azpeitia kaleko 2. zenbakian dagoen Fekoor Aisialdia egoitzaren aurreko plazan, 11: 00etatik 13: 00etara.
Iaz ikasleen ekimenez sortu zen merkatu artistikoa, eta, izan duen harrera ona dela eta, aurten hirugarren aldiz antolatuko da.