IRADOKIZUNAK, KEXUAK ETA ERREKLAMAZIOAK EGITEKO POSTONTZIA

Eskaintzen ditugun zerbitzu, programa eta jarduerak etengabe hobetzen joatea da gure helburuetako bat. Erabiltzaileek bidaltzen dizkiguten iradokizunak, kexuak eta erreklamazioak bide horretan laguntzen digute.

Zerbitzu honen xedea da Federazioaren eta eskaintzen ditugun zerbitzuetako erabiltzaileen arteko harremana sendotzea; eta nola ez, gizartearekin zubi-lana egitea. Gure misioa betetzeko lagungarriak zaizkigu iritzi guzti horiek, eta bide batez, zerbitzuen eraginkortasuna areagotzeko. Eta jakina da, zenbat eta zerbitzu hobeak eskaini, orduan eta hobea antolatzen ditugun jardueren kalitatea.

 

  • IRADOKIZUNA da edozein zerbitzu hobetzeko egiten den hausnarketa, ekarpena edo proposamena. Adibidez: “Itxarote-gelan egunkariak nahiko nituzke”.
  • KEXUA da jasotako zerbitzu batek, edo praktika txar batek, eragindako haserrealdia. Adibidez: “10:00etan neukan hitzordua, eta 11:00ak arte ez naute hartu”.
  • ERREKLAMAZIOA zerbitzua behar bezala jaso ez izanaren kexua da. Kasu honetan, ordea, arduradunari ordain-kalteak eskatzen zaizkio eragindako albo-kalteengatik. Adibidez: “Ordubete egon naiz zain. Orain, kalte-ordainak eskatzen ditut itxarote horretan lana egiteko aukerarik ez dudalako izan”.

 

Zerbitzua erabiltzen duten pertsonek eskubidea dute egindako iradokizuna, kexua, edota erreklamazioa zein egoeratan dagoen ezagutzeko. Iradokizunak, kexuak edota erreklamazioak bidaltzeko, FORMULARIOA bete eta e-postaz bidali behar dira (fekoor@fekoor.com) edo inprimakia gure bulegora (Blas de Otero 36, 48014 Bilbo-Deustu) ekarri behar da.

Jasotzen ditugun inprimakiak lantalde teknikoak aztertzen ditu, eta erantzuna 20 laneguneko epean ematen du.

INFORMAZIO EZ DA ZERBITZUAREKIN NAHASTU BEHAR. Jarduera, zerbitzu, programa edota bestelako informazioa jasotzeko, 94 405 36 66 telefonora deitu behar da.