Hastapenetik helburu dugun BIZIMODU INDEPENDENTE EREDUA gauzatu ahal izateko, ezinbestekoa da inguru, ondasun eta zerbitzuak IRISGARRIAK izatea. Irisgarritasun arauak dira lege-hauste kopuru handiena dutenak.
Bazkideek musu-truk egin duten lanari esker, Aholkulari Juridikoaren ekarpenarekin eta Irisgarritasun Saila indartzeko lanaldi-erdian kontratatu dugun pertsonak egindako ekarpenarekin, administrazio ezberdinek irisgarritasunari balioa ematea eta merezi duen lekuan jartzea lortu dugu.
Era berean, irisgarritasuna hobetzeko aholkuak eta orientabideak ematen ditugu. Horretarako, garraio-sarea eta ingurunea hobetzeko ebaluazio txostenak aurkeztu dira; bazkide eta herritarren ekarpenak bildu dira; administrazio ezberdinek herritarren esku jarri dituzten kexu eta ekarpen zerbitzuak baliatu dira; ordezkari instituzionalekin bilerak egin dira, eta abar,
Norabide berean, sentsibilizazio (mapatzeak, azterketak, Unibertsitateetan hitzaldiak, formazio saioak, …) eta aldarrikapen (konzentrazioak Bizkaiako Zubian, Orduñako RENFEko geltokian, Bilboko Plaza Biribilean, …) ekintzak antolatu dira.
Fekoorreko Irisgarritasun Batzordeak koordinatzen ditu lan gehienak. Garrantzitsuenen artean, irisgarritasun esparruan ematen diren arau-hausteak salatzea da. Salaketak, kexuak eta ekarpenak jasotzeko 691 289 314 Whatsapp zenbakia eta accesibilidad@fekoor.com e-posta aktibatu ditugu. Irisgarria ez den ingurunea identifikatu ondoren, Batzordeak txostena idazten du, arduradunarekin harremanetan jartzen da eta hobetzeko iradokizuna aurkezten du.