Fekoorrek osasun kognitiboari eta neuroplastizitateari buruzko online hitzaldia antolatu du

Datorren apirilaren 29an, 17:00etan , Fekoorrek «Osasun kognitiboaren gakoak» hitzaldia eskainiko du bere YouTube kanalaren bidez. Saioa Jaione Valdés Ituarte Munduberriak erakundeko neuropsikologo klinikoak emango du.

Saio honetan, neuroplastizitatea eta «laino kognitiboa» bezalako kontzeptuak modu errazean jorratuko dira. Gure bizi-moduak —elikadurak, loak eta harreman sozialek— gure garunaren funtzionamenduan nola eragiten duten jakiteko tresna praktikoak eskainiko dira.

Hitzaldia interesatuta dagoen ororentzat irekita dago esteka honetan: https://www.youtube.com/watch?v=-ICAqcn1puQ