GURE ZERBITZUAK

ETXEGOKI

Etxegoki desgaitasun fisikoa duten pertsonentzat Bizkaiko Foru Aldundiak dituen laguntza apartamentuak dira, 2011 urtean Bilboko Txurdinaga auzoan eraikiak. FEKOORek kudeatzen ditu, eta lantalde profesionala 17 laguntzailek, Bizimodu Independenterako teknikari batek, eraikinaren mantenurako langileek eta koordinazioaz arduratzen den pertsona batek osatzen dute.

Etxegokik 34 plaza ditu: 30 finko, bakarkakoak; eta beste 4, aldi baterakoak. Autonomia pertsonala, bizitza kalitatea, erosotasuna eta pertsonen segurtasuna bermatzea du xede, eta horretarako berrikuntza soziala, laguntza-teknologia eta inguruaren kontrola uztartzen ditu.

Etxegoki 18 eta 64 urte arteko pertsonentzako zuzendutako baliabidea da, hain zuzen % 33ko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa duten eta 39/2006 Legeak, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden zaintzari buruzkoa, arautzen dituen dependentzia gradu eta mailak betetzen dituztenentzat.

Egitasmo berritzailea da, eta besteak beste, Quality Innovation Award (QIA) eta Desing For All Foundation sariak jaso ditu. Lehenengoa, kudeaketa aurreratuaren Berrikuntza Sozialaren kategorian; bigarrena, berriz, Nazioarteko Praktikarik Onenarena egoitzak eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuen kategorian, apartamentuen diseinua, ikuspegia eta lan-metodologia nabarmenduz.

BIZITZA INDEPENDENTERAKO EREDUA

INGURUAK

PERTSONAK

LAGUNTZAK