Fekoorren Batzar Nagusiak bizitza independente baterako prestazio ekonomiko nahikoa aldarrikatzen du

Fekoorren Batzar Nagusia erakundearen erabaki-organo gorena, joan den ostegunean bildu zen eta bizitza independentea sustatzeko erabakia hartu zuen. Horretarako, foru eta euskal erakundeei prestazio ekonomiko nahikoa eskatzeko beharra adierazi zuten, desgaitasuna duten pertsonei “nola, non eta norekin bizi erabakitzeko” aukera eman diezaien.

Fekoor osatzen duten 20 elkarteetako ordezkariek adostu zuten Gizarte Zerbitzuen Kartak diru-sarrera nahikoak bermatu behar dituela, baita pertsonen instituzionalizazioa saihesteko zerbitzu alternatibak ere.

Barne kudeaketari dagokionez, Javier Gil erakundeko zuzendariak 2023ko Jardueren Memoria aurkeztu zuen. Urte horretan, federazioak 1.828 pertsona artatu zituen guztira (967 emakume eta 861 gizon). Zerbitzuen arabera, Arbolarte eguneko zentroak 55 pertsona artatu zituen, Etxegoki laguntza-apartamentuek 64 eta Bizinde/Mentoría sozial programak 30.

Bestalde, Gizarte Lanak 273 pertsona jaso zituen aurrez aurre, 1.135 telefono bidez eta beste 165 online. Aholkularitza juridikoak 279 kontsulta egin zituen, laguntza psikologikoko programak 66 pertsona artatu zituen, Sancho Azpeitia tailerrek 125 pertsona ikasle izan zituzten eta Bizitza Independenterako Laguntza Zerbitzuak (SAVI) 36 pertsona artatu zituen.

Bestalde, eta gai-zerrendako azken puntuan, Fekoorren Batzar Nagusiak karguen berritzea onartu zuen. Bertan, Bizkaiko Lupus Eritematoso Sistemikoaren Elkarteak (Adeles) Presidentzia hartuko duela erabaki zen, eta Bizkaiko Artritis Erreumatoidea duten Gaixoen Ligak (LEVAR) Vicepresidentzia.