BIZITZA INDEPENDENTERAKO
EREDUA

B.I.E.

Bizitza Independenterako Eredua proiektu giltzarria da FEKOORen, gure lan-metodologia zehazten duena. Proiektu honekin bilatzen dugu:

Desgaitasuna ikusteko, ulertzeko eta bizitzeko moduan aldaketa sakona eragitea. Gizartean paradigma aldatzea, eta Bizimodu Independentearen kultura indartzea erabakitzeko askatasuna eta aukera berdintasuna lehenetsiz.

Pertsona orok, gizonezko zein emakumezko eta gaitasunak gaitasun, euren bizimodua eta gizartean parte-hartzeko modua libreki aukeratzea.

Irisgarritasun unibertsala, aukera berdintasuna eta sakoneko eraldaketa soziala sustatuko duen gizarte aktibo eta konprometitua heztea.

Hauek dira gure ereduaren oinarriak:

  1. Edozein pertsonarentzako baliagarria da, desgaitasuna izan edo ez.
  2. Pertsonok komunitatean modu independentean bizitzeko eskubidea daukagu.
  3. Komunitatearentzat balio erantsia da, eta gizartea aurreratuagoa, iraunkorragoa eta integratzaileagoa bihurtzen da.

B.I.E.

FEKOORek proposatzen duen ereduaren aplikazio praktikoa hiru ardatz hauetan oinarritzen da: INGURUAK, PERTSONAK ETA LAGUNTZAK.

INGURUAK

  • Pertsona ororentzat irisgarritasun eta diseinu unibertsala bermatzen dituena.
  • Aukera berdintasunean, emakumezko zein gizonezkoen parte-hartzea bermatzen duena.

PERTSONAK

  • Gure bizimodua, nola eta zer egin modu askean aukeratzea.
  • Gure eskubideak aukera berdintasunean gauzatzea eta gizartean modu aktiboan parte-hartzea.
  • Norberaren bilakaerarekin eta gizarte eraldaketarekin konpromisoa adieraztea.

 

LAGUNTZAK

  • Baliabide, zerbitzu eta laguntza eskaintza zabala, anitza, egokia eta behar adinakoa izatea.
  • Baliabide, zerbitzu eta laguntzak pertsonen beharretara egokitzea modu koordinatuan  eta bakoitzaren beharrak kontuan hartuz.
  • Pertsona bakoitzaren oinarrizko beharrak asetzeko modukoa.