PROGRAMAK

ENPLEGUA

Gure Lan-orientazio eta Lan-bitartekaritza Zerbitzuak orientaziora, informaziora, sentsibilizaziora eta prospekziora bideratzen du bere lan-jarduna, zerbitzua eskaintzen diegun pertsonen gizarteratze-laneratzea lortzeko helburuarekin.

Lanbideko 1600000040 zenbakidun Enplegatze-agentzia gara eta aholkularitza lana egiten dugu:

Desgaitasun fisikoa edota organikoa duten pertsonak LAN BILA ZABILTZA?

  1. Enplegu bila edo lan-baldintzak hobetu nahi dituzten eta % 33ko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edota organikoa duten pertsonentzako. Gaitasun pertsonalak, sozialak eta lan arlokoak garatzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzen dizkiegu laneratzea errazteko edo lan-postua mantentzeko.

Enpresak DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK KONTRATATU NAHI DITUZU?

Bizkaiko enpresa-sare osoari zuzendua, desgaitasun fisikoaren inguruko sentsibilizazio-lana egitea da gure xedea eta, hartara, lan-aukera berriak bilatzea eta estereotipoak haustea.

Profil profesional eta kualifikazio desberdinetako pertsonen datu-basea dugu.

Profil profesional eta kualifikazio desberdinetako pertsonen datu-basea dugu.

Kontratazio-prozesuan, aholkulari lana egiten dugu eta, prozesuan ematen ditugun urratsen berri ematen diogu enpresari. Era berean, desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeagatik ematen diren pizgarrien inguruko informazioa ematen dugu.