Gure bazkideei kultur, kirol, turismo eta aisialdi programa ugari eskaintzen dizkizuegu. Informazio eguneratua jaso nahi baduzu, zatoz gure Aisialdiko hedapen-taldera; horretarako, bidali WhatsApp mezu bat 688 667 446 zenbakira zure izena emanez eta taldean sartzeko eskatuz (kontuan izan telefono zenbati honek WhatsApp mezuak besterik ez dituela onartzen).
2026ko programak Adimen Artifizialari buruzko tailer berria eta Meditazio tailerra biltzen ditu, baita informatikako, sormeneko, jarduera fisikoko, hizkuntzetako, memoriako, sukaldaritzako eta aisialdiko jarduerak ere, bakoitzaren erritmoan parte hartzeko pentsatuak.
Desgaitasun fisiko handia eta mendekotasun-maila duten pertsonak zaindu ohi dituzten familiei aukera ematen diegu asteburuetan eta/edo oporraldietan atseden pertsonala hartzeko, haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko.
Bazkideei kirol eskaintza bat eskaintzen diegu hainbat modalitateren bidez (eskia, boccia, mahai tenisa eta padela, batez ere…).
Hainbat bidaia programa eskaintzen ditugu (Estatutko eta aterriko helmugak) mugikortasun murriztua duten pertsonen beharrak asetzeko.
Fekoor 2026 Oporren Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
2026ko oporren kartela. Egin klik hemen—> ![]()
Fuengirolara bidaia. Egin klik hemen—> ![]()
Tenerifera bidaia. Egin klik hemen—> ![]()
Baldintza orokorrak. Egin klik hemen—> ![]()