JARDUERAK

ONGIZAIN hitzaldi zikloa

Adituen laguntzarekin, gaurkotasuna eta interesa duten gaien inguruan iritziak trukatu, eztabaidak sustatu, hausnarketak abiatu edota analisiak egiteko gunea.

Txipa Aldatu

Programa honen bidez, desgaitasuna eta inklusio soziala hizpide hartuta, ikastetxe eta formazio zentroetan informazio eta sentsibilizazio hitzaldiak ematen ditugu.

 

Egin klik hemen hitzaldiak eskatzeko fitxan sartzeko.

 

Informazio-diptikoaren esteka.

Hazkunde pertsonalerako tailer zikloa

Desgaitasun fisikoa edota organikoa daukaten FEKOOReko, eta Konfederazioa osatzen duten elkarteetako, bazkideei zuzenduta. Helburu orokorra da hazkunde pertsonala sustatzea, eta euren bizitza proiektuak bideratzen eta gauzatzen laguntzea.

Elkarte eta aldarrikapen jarduerak

Xedea da kaleko-ekintzen bidez, desgaitasuna duten pertsonen presentzia aldarrikatzea, beti ere aukera berdintasunean. Era berean, FEKOOReko egitasmoa gizarteratzea, instituzioetara helaraztea eta Hirugarren Sektoreko entitateekin partekatzea. Eta azkenik, aurrez zehaztutako eragileekin sinergiak sortzea.

BIZITZA INDEPENDENTERAKO EREDUA