BERDINTASUNA

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA

Giza eskubideen oinarrizko eskubidea da emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasuna, alegia, bazterketarik ez ematea sexu arrazoiengatik.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 2.1. artikuluak jasotzen duenez, “Guztiok dauzkagu Aldarrikapenak jasotzen dituen eskubide eta askatasunak, inolako bereizketarik gabe, edozein izanda ere bere arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko -edo bestelako iritzi-, jatorri, maila sozial, egoera ekonomiko edo bestelako egoera”.

Abiapuntua hori izanik, FEKOORek bi Berdintasun Plan jarri ditu martxan (2012-2016 eta 2017-2020). Izaera estrategikoa eman zaie bi planei, eguneroko lan-jardunaren ardatzak finkatu dituztenak hiru helbururekin:

1.

Berdintasunaren irizpidea txertatzea Federazio Koordinatzailean.

2.

Lantaldea osatzen dugun pertsona guztion parte-hartzea bermatzea elkartearen berdintasun estrategian.

3.

FEKOOReko lantalde profesionala osatzen dugun emakume eta gizonezkoen beharretara egokitzen diren jarduerak eta esku-hartzeak sustatzea.

BIZITZA INDEPENDENTERAKO EREDUA