SAVI Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoaren osagarria da. Desgaitasun fisikoa duen pertsonak bizimodu independentea gauzatzen laguntzera bideratuta dago, hau da, berarekin dakar norberak bere bizitzaren kontrola izatea eta herritar orok dituen aukerak izatea…:
- … bizimodua nola egin hautatzeko.
- … zer, noiz eta nola egin erabakitzeko.
- … non, nola eta norekin bizi hautatzeko.
Bizimodu Independentea gauzatzeko Laguntza Programaren bidez, desgaitasuna duten pertsonei giza-baliabideak eskaintzen zaizkie euren bizimodua garatzeko (lana, ikasketak, giza-harremanak, ekitaldietara joatea, aisialdiaz gozatzea, desplazamenduak, garbiketa eta higiene pertsonala, etxeko-lanak, senitarteko eta lagunei bisitak, …).
Zer eskaintzen du?
- Bizimodu independentean eta Laguntza pertsonalean informazioa eta aholkularitza.
- Bizimodu independentea garatu nahi duten pertsonentzat, eta laguntzaileentzat, formazioa eta ahalduntzea.
- Bizimodu Independentearen Plana idazteko eta berrikusteko orientazioa.
- Gatazkak konpontzeko bitartekaritza.
Norentzat da?
- Laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa jaso arren, bizimodu independentea gauzatzeko beharrezkoak dituzten beharrak ase gabe dituzten pertsonentzat.
- Bizimodu independentearen esparruan informazioa, orientazioa eta aholkularitza behar duten hiritar ororentzat.