Instituzio publikoek eskatutako produktua eman bitartean, FEKOORek doako laguntza tekniko mailegua eskaintzen du denbora-mugarekin (nahiz eta hiru hilabetez luzatzeko aukera eman).
Laguntza produktu hauek dauzkagu: esku-aulkiak, dutxako bainuontzia, komun-ontzia altxatzeko jasogailua, grua, eskaren aurkako koltxoiak, bipedestatzaileak, makuluak eta taka-takak.
Norentzat da?
- Edonorentzat, adin mugarik gabe; FEKOOReko bazkidea izan ala ez, desgaitasuna izan ala ez.
Mailegua fisioterapian adituak diren pertsonen bidez egiten da 94 405 36 66 telefono zenbakian, astelehenetik ostiralera eguerdiko 12:15etik 12:45era.