GIZARTE-LANA

GIZARTE-LANA

Arreta eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die desgaitasuna duten pertsonei eta senitartekoei, baita kolektiboaren bizi-kalitatea hobetzera bideratuta dauden eskubideak, zerbitzuak edo gizarte-prestazioak kudeatzen dituzten ezgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonei ere (desgaitasun eta dependentzia mailen neurketa; pentsio eta laguntza ekonomikoak; eguneko zentro eta egoitzetara sarrera; laguntza produktuak; garraioa, etxebizitza; lana; hezkuntza; aisialdia, eta abar. Baita kide den erakunderen batekin elkartzeko ere).

Erabiltzaileen eskura jarraian zehazten den informazioa jartzen da: eskubide, zerbitzu edo prestazioen ezaugarriak; sartzeko baldintzak eta prozedura; prestazio eta zerbitzuak uztartzeko dauden aukerak; administrazio ardurak; eta abar.

Beharrezkoa denean, desgaitasuna duen pertsonaren beharrak aztertzen dira, bakarka edota taldeka, bere beharretara ondoen egokitzen den baliabidera bideratzeko, edo hala badagokio, esku-hartze pertsonalizatu egokiena diseinatzeko.

TELEFONOZ EDO E-POSTAZ

Zerbitzuak telefono bidezko, e-posta bidezko edo aurrez aurreko arreta eskaintzen du.

AURREZ AURREKO ARRETA

Aurrez aurreko arreta jasotzeko beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea 94 405 3666 telefono zenbakian edo webgunean.

ON-LINE BIDEZKO KONTSULTAK

On-line bidezko kontsultak eskatzeko galdetegia bete behar da. FEKOORek bere esku hartzen du bertan egiten diren galderak webgunean argitaratzeko eta interesa duten pertsonei zabaltzeko baimena.

BIZITZA INDEPENDENTERAKO EREDUA