Zerbitzuaren eginkizun nagusia gai hauen inguruan FEKOOReko bazkideei doako aholkularitza juridiko pertsonalizatua ematea da: irisgarritasuna, oztopo arkitektonikoen ezabatzea, lan-gatazkak, pentsioei buruzko erreklamazioak, eta abar.
TELEFONOZ EDO E-POSTAZ
Zerbitzua telefonoz. e-postaz edo presentzialki ematen da.
AURREZ AURREKO ARRETA
Zerbitzua FEKOOReko bulego nagusian (Blas de Otero 63, 48014, Bilbo-Deusto) ematen da ostiralero, 9:30etatik 13:30etara. Beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea webgunean edota 94 405 36 66 telefono zenbakian.
ON-LINE BIDEZKO KONTSULTAK
On-line bidezko kontsulta jaso edo salaketak jartzeko galdetegia bete behar da. FEKOORek bere esku hartzen du bertan egiten diren galderak webgunean argitaratzeko eta interesa duten pertsonei zabaltzeko baimena.