
27 Sep FEKOORek garbiketa profesionaleko prestakuntza-ibilbide bat jarri du abian, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko
Doako ikastaroa urriaren 1etik abenduaren 12ra Fondo Formación Trapagaran emango da
Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lanberri programaren barruan, FEKOORek garbiketa industrialari buruzko prestakuntza-ibilbide bat hasiko du urrian, Euskadi Prestakuntza Funtsaren laguntzarekin.
Ibilbideak 253 ordu ditu, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko. Prestakuntzaren barruan dago SSCM0108 profesionaltasun-ziurtagiria: gainazalak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan. Profesionaltasun-ziurtagiri hori emateko, ikuspegi ekologikoa hartuko da kontuan hondakinen eta garbiketa-produktuen tratamenduan, eta estatu osoan balioa duen titulazio ofiziala emango zaie parte-hartzaileei.
Prestakuntzarekin batera 80 orduko praktikak egingo dira enpresetan, esperientzia praktiko erreala eta zuzenekoa bermatzeko. Prestakuntza honako hauekin osatzen da: banakako eta taldeko orientazioa, genero-berdintasunari buruzko prestakuntza eta gizarte-trebetasunetan gaitzea.
FEKOORek proiektu honekin lortu nahi duen helburu nagusietako bat parte-hartzaileen laneratzea bultzatzea da. Horretarako, modu aktiboan lan egingo da sektoreko enpresekiko bitartekaritzan, prestatutako pertsonek kalitatezko enplegua eskuratu ahal izan dezaten. Enplegagarritasunarekiko konpromiso horrek prestakuntza eskaintzea baino gehiago hartzen du barnean, lan-aukera erreal eta iraunkorrak sustatu eta jarraipen hurbila eta pertsonalizatua ematen baitu.
Prestakuntza Fondo Formación Euskadiren instalazioetan emango da (San Bizente errepidea, 10. km, 48510 PK, Trapagaran, Bizkaia), 2024ko urriaren 1etik 2024ko abenduaren 12ra, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Doako programa
Programa hau doakoa da eta % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta duten edo ezintasun iraunkor osoaren ziurtagiria duten pertsonei zuzenduta dago. Lehentasuna emango zaie luzaroan langabezian dauden personei (12 hilabete baino gehiago) eta Balmasedan, Sestaon, Santurtzin, Alonsotegin edo Ortuellan erroldatuta daudenei.
Ikastaroan 15 pertsonak parte hartu ahal izango dute, eta amaitzean 80 orduko praktikak egingo dituzte. Lan-esperientzia egiaztatua duten pertsonek ez dute praktikarik egin beharko.
Ez galdu aukera paregabe hau! Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko, FEKOORekin harremanetan jar zaitezke 944 753 059/944 758 202 telefonoen bidez, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.


