
03 May š Maiatzaren 3a: Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 17. urteurrena
Lan duina eta etxebizitza irisgarria: oraindik bete gabe dauden eskubideak
Gaur, maiatzaren 3an, 17 urte betetzen dira NBEren Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Hitzarmena Espainiako Estatuan indarrean sartu zenetik. Nazioarteko tratatu honek oinarrizko eskubideak aitortzen ditu, hala nola lana eskuratzea, bizitza independentea izatea eta gizartean parte hartzea.
Fekoorretik, gogorarazi nahi dugu eskubide horiek oraindik ez direla guztiz betetzen. Euskadin, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten pertsona askok ez dute bizitza autonomorik, ezta lan duin edo etxebizitza irisgarri bat izateko aukerarik ere.
Ā Kezkagarriak diren datu batzuk:
- Euskadin, desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa %16,5ekoa da, gainerako biztanleriaren ia bikoitza.
- Urteko batez besteko soldata 13.357 eurokoa da; kopuru hori ez da nahikoa oinarrizko beharrak asetzeko.
- 10.000 etxebizitza baino gehiagotan irisgarritasun-arazoengatik aldaketa behar dute, baina ez dute alternatiba egokirik aurkitzen.
Ā Gure eskaerak
Fekoorrek honako neurriak eskatzen ditu:
- Lan duin eta egonkorra bermatzea ingurune arrunt, irisgarri eta inklusiboetan.
- Enpresei laguntzak ematea desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko eta lanpostuak mantentzeko, enplegu-zentro bereziek jasotzen dituztenaren parekoak.
- Lanpostu erreserba zabaltzea 50 langiletik beherako enpresetara eta kooperatibetara, Euskadin nagusi diren ereduak baitira.
- Desgaitasunagatiko diskriminazio-ezaren klausulak sartzea lan-hitzarmenetan.
- Etxebizitza egokitu gehiago izatea babes publikoko etxebizitza-parkean, benetako beharrak kontuan hartuta.
- Berrikuntza-lanetarako dirulaguntzak handitzea eta sarbide-irizpideak malgutzea.
- Alokairurako laguntzetan diskriminazio positiboa ezartzea, batez ere desgaitasuna duten gazteentzat.
Ā Javier Gil Fekoorreko zuzendariak gako nagusiak azalduko dizkigu
Audio honetan, Javier Gil Fekoorreko zuzendariak urteurren honetan gure aldarrikapen nagusiak azalduko dizkizu.
Egin klik hemen eta batu zaitez gurekin benetan inklusiboa izango den Euskadi bat eraikitzeko bidean. Eskubideak ez daitezela paperean geratu.
Ā
“OztoporikĀ gabekoĀ orainarenĀ etaĀ etorkizunarenĀ alde”Ā ManifestuarenĀ edukiĀ osoa


