
24 Oct Polioaren Munduko Eguna: gaixotasuna jasan zutenek arreta eta baliabideak eskatzen jarraitzen dute
Gaur, urriaren 24an, Polioaren Munduko Eguna ospatzen da. Birusaren desagerpenetik hamarkada asko igaro diren arren, oraindik ere badira ondorioak jasaten dituzten pertsonak.
Fekoorreko kide askok polioa gainditu zuten, eta bizi-kalitate hobea izateko beharrezko hobekuntzak aldarrikatzen dituzte. Besteak beste, eskatzen dute:
- errehabilitazio-tratamenduak aldizka jasotzea,
- osasun-langileek polioaren ondorengo nahasmenduak ezagutzea,
- zentro espezializatuetara bideratzea,
- bizirik atera direnen erregistro nazionala sortzea,
- eta Polioaren ondorengo sindromearen bilakaeraren jarraipena egitea.
Polioa ez zen txertoarekin amaitu. Gaixotasuna gainditu zuten pertsonek arreta, ulermena eta baliabide egokiak merezi dituzte duintasunez bizitzeko.


