
22 Apr Fekoor Bilbo-Basurtu ESIko lantaldean sartu da, irisgarritasun unibertsala bultzatzeko
Bilbo-Basurtu ESIak diziplina anitzeko lantalde berri bat sortu du, irisgarritasuna bere arreta-ereduan lehentasun estrategiko gisa integratzeko asmoz. Fekoorrek batzorde honetako kide aktibo gisa parte hartzen du, desgaitasun fisikoa eta/edo organikoa duten erabiltzaileen ikuspegia gehitzeko.
Lantalde honek ikuspegi integral batetik (fisikoa, sentsoriala eta kognitiboa) jorratuko du irisgarritasuna, osasun-zerbitzuak ulergarriak izan daitezen eta modu autonomoan erabili ahal izan daitezen.
Gure erakundeko zuzendariak, Javier Gilek, nabarmendu du diziplina anitzeko talde honetan parte hartzeak aukera ematen diela “proposamenak egiteko eta desgaitasuna duten pertsonen egunerokoan benetan funtzionatuko duten irtenbideak lortzeko; hala, osasun-ingurunea gune atsegina eta intuitiboa izango dela bermatuko da, eta, batez ere, gure autonomia pertsonala errespetatuko duela”.
Gaur egun, taldeak Basurtuko Ospitalearen egoeraren diagnostikoa hasi du 360º-ko ikuspegi baten pean. Azterketa horiei esker, kudeaketa-plan bat ezarri ahal izango da, eta ibilbideak hobetzeko zein pazienteekiko komunikazio zuzenerako ekintzak zehaztuko dira.


