
30 Jun Fekoorreko elkarteek sareak josi eta indarrak batu dituzte elkarteen arteko lehenengo topaketan
Joan den ostiralean, ekainak 26, egun oso berezia bizi izan genuen Bilboko Basurtuko Udaltegian: Fekoorreko Elkarteen Arteko I. Topaketa ospatu genuen. Egun horretan, ilusioa, elkarrizketa eta denon artean etorkizun inklusiboago eta indartsuago bat eraikitzeko gogoa izan ziren nagusi.
Topaketak Fekoor osatzen duten 21 elkarteetatik 16 biltzea lortu zuen. Horrela, helburu nagusia bete-betean lortu genuen: egunerokoan proiektu honetan gauden pertsonei aurpegia, ahotsa eta izena jartzea. Giro lasai eta politean, elkarteek euren proiektuak azaldu zituzten, esperientziak partekatu zituzten eta, batez ere, bide berriak ireki zituzten aurrerantzean elkarrekin lanean jarraitzeko.
Fekoorreko arduradunek topaketa honen garrantzia azpimarratu dute elkarteak gehiago batzeko: “Guztioi entzuteko gune bat sortu nahi genuen, elkarte bakoitza Fekoorreko pieza garrantzitsu eta bakarra delako”, esan zuten ekitaldian.
Eguna amaitzeko, elkarteen arteko lotura hauek zaintzeko konpromisoa hartu genuen guztion artean. Izan ere, argi daukagu gure elkarteen aniztasuna dela gure indarrik handiena.


