Renfe Cercanías

Elkarteanek neurri urgenteagoak eskatu dizkie Renfe eta Adifi Euskadiko hurbileko sarean irisgarritasun osoa bermatzeko

Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarteen Koordinatzailea  den Elkarteanek —Bizkaiko Fekoorrek, Gipuzkoako Elkartuk eta Arabako Eginaren Eginezek osatua— “neurri urgenteak  eta epe zehatzak” eskatu dizkie Renfe, Adif eta gainerako administrazio publikoei, hurbileko sarearen irisgarritasun gabeziak konpontzeko.

Irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Europako Astea dela eta, plataformak manifestu bat argitaratu du, mugikortasuna oinarrizko beste eskubide batzuk hala nola;  (hezkuntza, osasuna, enplegua edo parte-hartze soziala) gauzatu ahal izateko ezinbesteko oinarrizko eskubidea dela azpimarratuz.

Elkarteanek bere erreibindikaziaoak  hurbileko Renfe zentratu ditu, Euskadin egunero 80.000 pertsonak erabiltzen duten sarean, eta, salatu dutenez, oraindik ere  sare hori da”oztopo gehien dituen garraiobidea, bai sarbideetan eta irteeretan, bai geltokietan eta tren-unitateetan bertan”.

Lexuri Badiola erakundeko teknikariak adierazi duenez, Mugikortasun Jasangarriaren Legearen arabera, trenbidea “funtsezko pieza”  bat da errepideetan ibilgailu pribatuen presentzia murrizteko. Hala ere, ohartarazi du tren bat “benetan jasangarria” dela “inklusiboa bada eta salbuespenik gabe” herritar guztien eskura badago”

Egiturazko diskriminazioa

Badiolak azpimarratu duenez, irisgarritasun falta “ez da eragozpen tekniko edo puntual hutsa, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa urratzen duen zuzeneko diskriminazioa baizik”. Nazioarteko itun honek irisgarritasun unibertsala eta mugikortasun pertsonala aitortzen ditu, baldintza berdinetan bermatu behar diren eskubide gisa.

Egoera horren aurrean, eta beharrezko azpiegitura obrak egiten diren bitartean, Elkarteanek hurbileko  linea guztietan irtenbide iragankor gisa laguntza-sistema bat “berehala” ezartzea planteatzen du. Behin-behineko neurri hori honako hau izango litzateke: “laguntza emateko langile gaituak eta ibiltariak konboietan egotea, baliabide tekniko egokiak izanda  edozein erabiltzailek trenean segurtasunez, berdintasunez eta duintasunez igo, bidaiatu eta jaitsi ahal izateko.

Hala ere, plataformak argitu duenez, proposamen horrek “ez du aitzaki gisa balio behar sareak epe luzera behar dituen egiturazko erreformekiko konpromisoak atzeratzeko edo lasaitzeko”.