FEKOOReko bazkideei kirol-jarduera ezberdinak egiteko aukera eskaintzen diegu: batez ere eskia, boccia, mahai-tenisa eta padela. Helburua da kirol horiek egiteko erraztasunak ematea (ekonomikoak, materialak, giza-baliabideak…) eta bizitza kalitatea hobetzea.
FEKOOR K.E. 2004 urtean sortu zen, eta orduz geroztik erreferentea izan da Bizkaiko kirol egokituaren garapenean desgaitasun fisikoa edota organikoa duten pertsonentzat. 1.000 kirol- eta jolas-lizentzia kudeatzen ditu, eta kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzen ditu arestian zehaztutako kiroletan.
Egun, gure Kirol Elkarteko hiru kirol-egitura hauek sustatzen ditugu: mahai-tenisa (San Ignacio kiroldegia), gurpildun-aulkiko padela (Zamudioko Es Mas Padel Taldea) eta boccia (Erandioko Altzaga kiroldegia, helduentzat; eta San Ignacio kiroldegia, eskola-kirolarentzat). Gure taldeek entrenatu eta lehiatu egiten dute, oso emaitza onekin gainera. Kirol-taldeetako jardunaz gain, gure taldeekin entrenatu ahal izateko kirol materiala alokatzen diegu eskaera egiten duten bazkideei (txirrindularitzarako handbike-ak, eski-aulkiak, padelerako aulkiak…).
FEKOOR K.E. 2004 urtean sortu zen, eta orduz geroztik erreferentea izan da Bizkaiko kirol egokituaren garapenean. 1.000 kirol- eta jolas-lizentzia kudeatzen ditu, eta kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzen ditu arestian zehaztutako kiroletan.
Norentzat da?