Desgaitasuna duten Euskadiko emakume gazteak

Euskadiko desgaitasun fisikoa duten gazteek M8an aldaketa sozialaren “arkitekto” gisa duten lekua aldarrikatzen dute

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Desgaitasun Fisikoko Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak (Elkartean) manifestu bat argitaratu du desgaitasun fisikoa duten emakume nerabe eta gazteen errealitatea ikusarazteko. Bertan, “eskubideen subjektu eta beren etorkizunaren arkitekto” gisa definitzen ditu, eta gizarteari haien parte hartzeko gaitasuna aitortzeko eskatu dio.

Erakundeak egiaztatu du kolektibo hori oraindik ere “azpiordezkatua” dagoela gizarte, elkarte eta feminismo-esparruetan. Dokumentuaren arabera, gabezia hori ez da  emakume gazteen interes faltaren ondorio; “oztopo estrukturalen eta aurreiritzien” ondorioa baizik, oraindik ez baitira erabat ezabatu. Elkarteanek azpimarratu du beharrezkoa dela “haiei buruz hitz egiten den eredu batetik haiei zuzenean entzuten zaien beste batera igarotzea”.

Manifestuak nabarmendu du gaur egungo desgaitasun fisikoa duten emakume  gazteek aurreko belaunaldiekin alderatuz  erronka desberdinak dituztela, bereziki identitatea, gorputza, autonomia pertsonala eta sozializazio digitala bezalako arloetan.

Erronka horiek gorabehera, ohartarazi du “haien ahotsak erabaki guneetatik kanpo jarraitzen dutela”; horregatik, Elkarteanek baztertu egiten ditu “haientzat diseinatutako” irtenbideak, eta “haiek eraikitako erantzunak” eskatu ditu.

Benetako parte-hartzea, tutoretzarik gabe

Elkartearentzako inklusioak hurrengoa eskatzen du: “espazioak, denborak eta hizkuntzak eraldatzea parte-hartze eraginkorra ahalbidetzeko.” Manifestuak aldarrikatzen du emakume  gazteak arlo guztietan parte hartzea “tutoretzarik gabe, ikusezin bihurtu gabe eta instrumentalizatu gabe”. “Haien begirada —gaineratzen du— ezinbestekoa da XXI. mendeko gizarte-erronkak ulertzeko, hartzaile pasibo izatetik protagonista aktibo izatera igaroz”.

Erakundeak ikuspegi intergenerazional eta irisgarri baten alde egiten du, gaitasunagatik edo generoagatik emakume gazte bakar bat ere atzean gera ez dadin bermatzeko. Desberdintasunak goiz lantzea zaintza eta prebentzio neurri gisa aurkezten da, etorkizunean ahultasun handiagoko egoerak saihesteko.

Amaitzeko, Elkarteanek “feminismo anitz” baten aldeko konpromisoa, berresten du non desgaitasun fisikoa duten  emakume gazteak oraina eta etorkizuna izan daitezen izan ere, haien parte-hartzerik gabe, “justizia soziala lortzea ezinezkoa da”.