Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Desgaitasun Fisikoko Pertsonen Elkarte Koordinatzaileak (Elkartean) manifestu bat argitaratu du desgaitasun fisikoa duten emakume nerabe eta gazteen errealitatea ikusarazteko. Bertan, “eskubideen subjektu eta beren etorkizunaren arkitekto” gisa definitzen ditu, eta gizarteari haien parte hartzeko gaitasuna aitortzeko eskatu dio.Erakundeak egiaztatu...

📍 Gaur Emakundek Basaurin antolatutako jardunaldian parte hartu dugu, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta (maiatzak 28), hilerokoaren eta menopausiaren inguruan oraindik ere pisua duten estigmak apurtzeko. Fekoorretik, “Oztopodun hilekoa” jarduera bultzatu dugu. Sentsibilizazio-proposamen horrek desgaitasun fisikoa eta kognitiboa duten emakume askok hilekoa dutenean...