
27 May Mintza gaitezen hilekoaz eta menopausiaz, baita ezintasunetik ere
📍 Gaur Emakundek Basaurin antolatutako jardunaldian parte hartu dugu, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta (maiatzak 28), hilerokoaren eta menopausiaren inguruan oraindik ere pisua duten estigmak apurtzeko.
Fekoorretik, “Oztopodun hilekoa” jarduera bultzatu dugu. Sentsibilizazio-proposamen horrek desgaitasun fisikoa eta kognitiboa duten emakume askok hilekoa dutenean dituzten oztopoetan jartzen du fokua. Hilekoak ez lukeelako oztopo gehigarria izan behar.
Jardunaldi hau Berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Herri Itunaren barruan kokatzen da, eta Belaunaldien Arteko Taldeak sustatu du. Bertan parte hartzen dugu Emakunderen Aholku Batzordearekin eta Gazteriaren Euskal Kontseiluarekin batera.
📊 Gainera, Euskadiko 2.400 emakume baino gehiagori egindako inkesta baten emaitzak partekatu dira:
%45ek lehen araua pertzepzio negatiboarekin bizi izan zuten.
%70ek hilerokoaren minak arintzeko erremedioak erabiltzen dituzte.
Menopausian dauden emakumeen %53 ez dute ulertzen osasun-langileek.
Eta %48k onartu dute menopausiak bere egunerokotasunean eragin duela, segurtasun gabeziak sortuz.
👉 Argi hitz egiteko garaia da, taburik gabe, eta emakume guztien osasuna erdigunean jartzekoa, baita desgaitasunekin bizi garenena ere.


