Fekoorrek aparkatzeko gidaliburu erabilgarria prestatu du desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela daukaten Bizkaiko herritzarrentzat

Fekoor Gutxitasun Fisikoa edo/eta Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak gidaliburu erabilgarri bat egin du, eta gidaliburu horretan araututako edo txandakako aparkalekua duten Bizkaiko udalerriak agertzen dira.

Fekoorreko zuzendari Javier Gilek azaldu duenez, helburua da desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela daukanari informazioa ematea, “leku batetik bestera joaterakoan askatasun eta erosotasun handiagoa izan dezan eta arazorik gabe aparkatu ahal izan dezan”.

Dokumentuan, TAO zerbitzua duten zortzi udalerriak azaltzen dira. Aparkaleku horietan aparkatzeko denbora hiru ordutik gorakoa da, eta araututako tarifak eta hainbat sektore dituzte. Bilbo, Barakaldo, Getxo, Leioa, Durango, Etxebarri, Gernika eta Iurreta dira udalerriak.

Txandakako aparkalekua duten herriak ere jasotzen dira. Herri horietan doakotasunaren bidez ibilgailuak txandakatzea lortu nahi da, baina aparkatzeko gehieneko denborarekin. Modalitate honetan, mugikortasun urriko pertsonek makina automatikoan tiketa atera, aplikazioa erabili edo sarrerako hesian frogagiria hartu behar dute. Beste kasu batzuetan, ez da ezer egin behar, erakunde arduradunek denborak kontrolatzen dituztelako.

Txandakako aparkalekua

Txandakako aparkalekua duten udalerriak Basauri, Ermua, Mungia eta Amorebieta dira. Bizkaiko beste 102 udalerrietan ez dago aparkatzeko araurik.

Gidaliburuaren edukia 2024ko martxora arte indarrean dauden ordenantzetan eta araudietan oinarrituta dago. Informazio hori ez dagoen herrietan, Fekoor udal-agintariekin, herritarrei arreta emateko zerbitzuekin eta udaltzaingoekin harremanetan jarri da datu horiek biltzeko.

Ordenantzak aldatzeko aukera dagoenez, gidaliburu hau argitaratu eta urte batzuetara, Fekoorrek gomendatzen du herritarrei arreta emateko udalerriko telefonora deitzea.

Gidaliburuan ez dira sartzen hondartzak dituzten udalerrietako udako aparkalekuaetako denborak. Hori bai, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartela autoaren aurreko panelean eduki behar da, ondo ikusteko moduan. “TAO duten udalerriak” atalean eta “Txandakako aparkalekuak dituzten udalerriak” atalean agertzen diren aparkatzeko aldiak astelehenetik ostiralera bitarterako eta larunbat goizetarako dira, Bilbon izan ezik, larunbat arratsaldeetan TAO baitu “Eremu Intentsiboan”.

https://youtu.be/2dJVMBZq12A