
12 May Eman Eskuak elkarretaratzea egin du Bilbon bere gaixotasunaren aitorpen instituzionala eskatzeko
Hamarnaka pertsona bildu dira gaur eguerdian Bilboko Arriaga Plazan, Eman Eskua elkarteak deituta, bere gaixotasunaren aitorpen instituzional eta soziala eta bizi-proiektu bat edukitzearen eskubidea aldarrikatzeko.
Igandean Fibromialgiaren eta Neke Kronikoaren Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta, erakundearen bozeramailea den Nerea Revillak manifestu bat irakurri du, eta bertan zehazten duenez, pairatzen dituzten patologiak “isilak diagnostikoetara, saihesgarriak tratamenduetara eta jasateko oso krudelak“ direla adieraziz.
Horregaitik, beren gaixotasunaren errespetua eta aitorpen instituzionala eskatzen dute, “irisgarria, berdintasunezkoa eta bermatzailea” den osasun eta gizarte-sistema bat non “bidezko prestazioak dituena, desgaitasunen batek hala behar duenean”.
Era berean, min eta neke kronikoei buruzko unibertsitate formakuntza “hobea” eskatzen dute, baita etengabeko formakuntza hau tratatzen dituzten profesionalentzat.
Diagnostikoetan aurrera egitea
Beste errebindikazio batzuk dira ikerketa balioestea, tratamenduak hobetuko dituzten diagnostiko tekniko, prebentibo eta komunitarioetan aurrera egiteko bide gisa. Halaber, Eman Eskua bezalako kolektiboak “osasun-aktibotzat eta beharrezko laguntzailetzat” har daitezela, arreta profesionaleko gidak egiteko eta bizimodu osasungarriko ohiturak eta jarduerak sustatzeko ekintzetan.
Fibromialgiak 35.000 pertsonari eragiten die Bizkaian; horietatik % 90-95 emakumeak dira, eta Neke Kronikoaren Sindromea (Entzefalomielitis mialgikoa) 12.000 pertsonak pairatzen dute; horietatik % 75 emakumeak dira.
Kontzentrazioaz gain, erakundeak informazio mahai bat jarriko du ekainaren 2an, 11:00etatik 14:00etara Areatzan bere gaitzak azaldu eta ikusarazteko eta, 20 urte betetzen dituenez, Volkswagen kakalardo ibilgailuen erakusketa txiki bat egingo du.


