
03 Feb ZAINTEL: DOAKO LAGUNTZA, menpekotasuna edo Desgaitasuna DUTEN PERTSONAK ZAINTZEN DITUZTENENTZAT EUSKADIN
Fekoorretik informazio oso baliotsua partekatu nahi dugu, Euskadin mendekotasuna edo desgaitasuna duen senide bat zaintzen duten pertsonentzat pentsatutako zerbitzu bati buruz: ZAINTEL, Bizitzen Fundazioak Euskadiko Gobernuarentzat kudeatzen duen zerbitzua.
Zer da ZAINTEL? doako, berehalako, pertsonalizatutako eta konfidentziala den baliabide bat da, norbait zaintzeak dakartzan erronkei aurre egiten laguntzeko diseinatua. Zaintzen dutenek ere zainduak izatea merezi dute.
Zer eskaintzen du?
–Entzute eta laguntza emozionala: Atseden hartu, barruak hustu eta ulertua sentitzeko gune segurua.
–Laguntza psikologikoa: Zaintzaren erronkei aurre egiten laguntzeko arreta espezializatua.
–Informazioa eta prestakuntza: Aholku praktikoak eta zaintzaile bakoitzaren beharretara egokitutako baliabideak.
Nola jarri harremanetan? ZAINTELera sartzea oso erraza da. Pertsona bakoitzari hobekien egokitzen zaion aukera aukeratu daiteke:
Telefonoa: 900 100 356
WhatsApp: 619 419 628
Emaila: zaintel@euskadi.eus
Alaine Arrutiren informazio-hitzaldia Zerbitzu honi buruzko informazio zehatzagoa eskaintzeko, Ongizain hitzaldia antolatu da, ZAINTELen arduraduna den Alaine Arrutik emango duena.Noiz: Otsailaren 12an, asteazkena, 17:00etatik 18:00etara
Non: Fekoorren YouTube kanalean
Zuzeneko saiora konektatu ezin baduzu, hitzaldia grabatuta geratuko da nahi duzunean ikusi ahal izateko.


